2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala
Presioaren eragina
Herenegun, El Hormiguero programan esperimentu bat egin zuten, non airearen presioa erabiliz masa gutxiko objetu batekin (ping-pong pilota) zura apurtzen duen. Airearen presio altuari esker abiadura oso oso handia lortzen da, indar haundia daramana.
2014(e)ko martxoaren 25(a), asteartea
Coca Cola + Mentos
Oso ezaguna da Coca Colak eta mentosak egiten duten erreakzioa eta seguruenik askotan egin duzuela esperimentu hau, baina bi zientzialari hauek harataino joan dira eta esperimentua ikuskizun bihurtu dute.
Gatz kristalak
Esperimentu honekin gatazaren benetako egoera nolakoa den ikusiko dugu.
Behar duguna:
- Gatza
- Ura
- Petri plaka
- Ontzi bat
Hasteko disoluzioa prestatuko dugu: Ura eta gatza nahasiko ditugu gatza erabat disolbatu arte eta ase geratu arte. Ondoren disoluzioaren parte bat petri plakara (edo antzeko ontzian) botako dugu. Petri plaka lehio baten ondoan utziko dugu lehor dadin. Ura ebaporatuko da (gas egoerara pasatu) eta plakaren hondoan gatz kristalak agertuko dira oso forma bitxiekin.

Apostu bat
Oraingoan apostu bat nola irabazi kontatuko dizuegu:
Beharko duguna:
- Ur botila hutsik
- Ozpina
- Bikarbonatoa (NaHCO3)
- Puxika bat
Lagunari esango diogu ea sinisten duen puxika bat puztu dezakezunik putz egin gabe. Lagunak ez du sinetsiko. Orduan hurrengoa egingo dugu: botilan ozpina botako dugu, eta puxikan bikarbonatoa sartuko dugu. Orduan, puxika botilaren puntan jarriko dugu eta bikarbonatoa erortzen utziko dugu. Erreakzioak CO2
sortuko du eta puxika puztuko du. Orain irabazitako diruarekin zerbait erosi :)

NaHCO3 + CH3COOH -------> CH3COONa + H2O + CO2
Kimika denda
Ez badituzu behar diren produktuak esperimentuak egiteko, hona hemen Kimikako denda bat:
Ver mapa más grande
Sevilla, Andaluzia
Av. Menendez Pelayo 57-59
Telefonoa: 902 524 001
Telefonoa: 902 524 001
Ver mapa más grande
2014(e)ko martxoaren 21(a), ostirala
Tinta ikusezina
Hemen erakutsiko dugu nola egin ahal dugun gutun izkutu bat, inork ez irakurtzeko.
Beharrezko gauzak:
-Limoi-zukua edo ozpina
-Papera
-Hortzetako palilloak
-Beroa (bela edo txiskeroa)
Palilloaren punta busti behar dugu ozpinean, eta horrekin pixkanaka paperean idatzi. Idazten ari dena ezin izango da ikusi. Idatzi dena ikusi ahal izateko, papera su baten ondoan jarri beharko da. Letrak ikusiko dira!!
Hori gertatzen da erabili dugun substantzia, beroaren ondorioz oxidatzen delako ikusgarri bihurtuz.

Sorginen Edaria
Halloween festa batean egiteko edaria aukerztuko dizuegu gaurkoan. Lagunak flipaturik geldituko dira edari honekin.
Behar duguna:
- Gasdun edari bat, Kas, Coca Cola, 7 up...
- Izozki tarrina bat, edozein zaporetakoa, adb: vainilla
- Edalontzi altua
Lehenik eta behin likidoa botako dugu, eta gero izozki bola bat. Orduan, gasa izozkiarekin erreakzionatzean espuma botatzen hasiko da, benetan giro ikaragarria emango diona zure festari.

Arrautza saltoka
Behar ditugun materialak hurrengoak dira:
- Oilo arrautz bat
- Ozpina
- Tupper bat
Arrautza tupperrean sartuko dugu eta ozpinez beteko dugu, arrautza guztiz estalia geratu arte. Egun baten ostean, arrautza gomazko pilota bat bihurtuko da!!!
Zergati kimikoa:
Arrautzaren azala CaCO3 (karbonato kaltziko) dauka, eta ozpinaren CH3COOH (azido azetiko) eraginez, azala disolbatzen du pixkanaka eta azal gogorra kenduz gero, geruza fin eta elastikoa agerian geratzen da. Horregatik, distantzia txikitan errebotatzen du. Kontuz ibili!! Altuera jakin batetik botaz gero, apurtu daiteke eta gero fregatu beharra dago.
Erreakzioa:
Ozpina + Arrautzaren azala → Gasa
(azido azetiko) + karbonato kaltziko → CO2 + H2O + Kaltzio azetato
2014(e)ko martxoaren 20(a), osteguna
Etxean egiteko
Inoiz saiatu zara zerbaiten pH-a kalkulatzen baina ez duzu pH paperik? Arazo honi aurre egiteko, pH neurgailu bat eraikitzen azalduko dizuegu, aza gorria erabiliz.
Lehenik eta behin, aza gorria egosiko dugu, eta jan eta gero, soberan geratu den ura (egositakoa) pH papertzat erabili dezakegu.
Lehenik eta behin, aza gorria egosiko dugu, eta jan eta gero, soberan geratu den ura (egositakoa) pH papertzat erabili dezakegu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)