Behar ditugun materialak hurrengoak dira:
- Oilo arrautz bat
- Ozpina
- Tupper bat
Arrautza tupperrean sartuko dugu eta ozpinez beteko dugu, arrautza guztiz estalia geratu arte. Egun baten ostean, arrautza gomazko pilota bat bihurtuko da!!!
Zergati kimikoa:
Arrautzaren azala CaCO3 (karbonato kaltziko) dauka, eta ozpinaren CH3COOH (azido azetiko) eraginez, azala disolbatzen du pixkanaka eta azal gogorra kenduz gero, geruza fin eta elastikoa agerian geratzen da. Horregatik, distantzia txikitan errebotatzen du. Kontuz ibili!! Altuera jakin batetik botaz gero, apurtu daiteke eta gero fregatu beharra dago.
Erreakzioa:
Ozpina + Arrautzaren azala → Gasa
(azido azetiko) + karbonato kaltziko → CO2 + H2O + Kaltzio azetato
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina